Ir al contenido principal

Tailerrak

FAMILIENTZAKO SENTSIBILIZAZIO TAILERRAK

Familiei zuzendutako sentsibilizazio tailerrak Familia berreraikien inguruko informazioa zabaldu eta sentsibilizazioa lantzeko helburua du.
Familia eredu mota honek adingabekoaren ikuspuntutik familiaren bitan banatzea dakar, hala nola heldu ezberdinen irudi garrantzitsuen agerpena, beraien gurasoen bikote berria adibidez, eta hauek adingabeen testuinguruan leku berri bat bilatu beharko dute. Azken finean familia eredu eraldaketa suposatuko du, familia funtzionanmetu berri batekin, familia tradizionalaren ezberdina, eta honek gatazkak sor ditzake.

Tailer hauek hiru orduko formakuntzak izango dira eta bertan gai ezberdinak landuko dira.

Tailerrean landuko diren gai orokorrak:

  • Familiaren azalpena, zer den, funtzioak, familia bizi-zikloa
  • Kontzeptuen argibidea
  • Familia ereduen bilakaera.
  • Familia berreraikiak
  • Zailtasunak, galeraren gainditzea, dolua, familia berrantolaketa
  • Seme-alaben ikuspuntua. Zer sentitzen/behar dute?
  • Gatazken zergati probableak eta hauei nola erantzun
  • Orientazioa eta pauta lagungarriak
  • Kasu praktikoak, Role playing
  • Gurasoen autoebaluazioa



PROFESIONALENTZAKO SENTSIBILIZAZIO TAILERRAK


Tailerrean landuko diren gai orokorrak:


  • Familia berregituratuak, zer dira, ezaugarriak, ideia okerrak
  • Familia berreraikietan gurasotasun ariketa
  • Familia berrantolaketa, rolak, arauak, seme alaben erantzuna bikote berriari...
  • Zailtasunak familia berregituratuetan
  • Kasu praktikoak

UNAF (2018)

Comentarios

Entradas populares de este blog

Banantzea lantzen

Gero eta banantze eta dibortzio gehiago gertatzen dira gure inguruan. Kasu bakoitza desberdina bada ere, prozesua orokorrean zaila izaten da, eta batzuetan mingarria ere bai, bai helduentzat, baita umeentzat ere.  Egoera horrek estresa eta sufrimendua dakarkie familiako kide guztiei.  Hori kontuan hartuta antolatu dugu tailer hau; bertan gai hauek landuko ditugu:  1. blokea:  Banantzea, pauso onuragarria • Banantzeari kutsu negatiboa kendu. • Nola bizi dut banantzea bikotekide bezala?  • Banantzea prestatu.  • Nola eman albistea?  2. blokea: Haurraren sentimenduak banantzearen aurrean • Adinaren arabera, nola sentituko da?  • Egiten ditugun akats nagusiak.  • Zer egin eta zer ez egin? 3. blokea: Haurrekin banantzea kudeatzen  • Haurrak prestatu.  • Haurren autoestimua landu.  • Haurraren emozioak kudeatu.  4. blokea: Komunikazioa zaindu; komunika...
LIBURUAK Mis hijos y tus hijos: Crear una nueva familia y convivir con éxito (Guías Para Padres Y Madres), Suzie Hayman Bigarren harreman batean zaude eta aurreko harreman batetik seme-alabak dituzu? Agian zure seme-alabak, zure bikote berriak edo aita edo ama biologikoak zer sentitzen duten galdetzen diozu zeure buruari. Egoera berri honek erronka berri bat irudikatzen du eta laguntza bila zabiltza. Nola sortu etxe berri bat, nola ikusten dute seme-alabek bikote berria, etxean bizi ez diren gurasoekin harremana, seme berri baten etorrera edo noiz da kanpoko laguntza eskatzeko momentua. Hauek dira liburu honetan lantzen diren gaietako batzuk, bertan aholku praktikoak aurkitu ahal izango dituzu, familia berreraikien barruan sortzen diren gatazka konpontzeko, eta aldi berean afektibitate-harreman berriak sortzeko. Liburu honen laguntzaz familia berri bat eraikitzen duen pertsonak desio duena lortuko du: ez familia berreraiki bat bakarrik, familia zoriontsu bat baizik. ...