Ir al contenido principal

Banantzea lantzen



Gero eta banantze eta dibortzio gehiago gertatzen dira gure inguruan.
Kasu bakoitza desberdina bada ere, prozesua orokorrean zaila izaten da, eta batzuetan mingarria ere bai, bai helduentzat, baita umeentzat ere. 
Egoera horrek estresa eta sufrimendua dakarkie familiako kide guztiei. 


Hori kontuan hartuta antolatu dugu tailer hau; bertan gai hauek landuko ditugu: 



1. blokea: Banantzea, pauso onuragarria



• Banantzeari kutsu negatiboa kendu.

• Nola bizi dut banantzea bikotekide bezala? 
• Banantzea prestatu. 
• Nola eman albistea? 


2. blokea: Haurraren sentimenduak banantzearen aurrean



• Adinaren arabera, nola sentituko da? 

• Egiten ditugun akats nagusiak. 
• Zer egin eta zer ez egin?


3. blokea: Haurrekin banantzea kudeatzen 



• Haurrak prestatu. 

• Haurren autoestimua landu. 
• Haurraren emozioak kudeatu. 


4. blokea: Komunikazioa zaindu; komunikazio ez bortitzaren oinarriak



• Sortzen diren egoerak modu objektiboan deskribatu. 

• Sentimenduak azaldu, besteak epaitu gabe. 
• Gure beharrak eta besteen beharrak identifikatu.


Horretarako, talde dinamikak sortuko ditugu, emakume edo gizonezko bananduez 

osatutako taldeak izango dira, zeinetan, konfiantza giroa sortu ostean, aurreko puntuak landuko ditugun.


Horretarako, lehenengo bakoitzaren autobiografia modukoa idatziko dute, saio bat eskeiniko diogu horri. Izan ere, askotan gure burua aurkeztea eta bizitzan, momentu honetan, gauden puntura nola iritsi garen ohartu eta onartzea beharrezkoa izaten da ondoren bidean izan ditugun "arazoak" landu eta hauei aurre egiteko.



Ondorengo saioan, autobiografia irakurtzeko aukera emango zaie, hau ez da beharrezkoa izango, borondatezkoa baizik, nahi duenak, berea beste talde kideekin elkar banatu dezake, eta nahi izanez gero, hauek feed back-ak egin ahal izango dizkiote. 

Puntu hau garrantzitsu eta oso onuragarria da, izan ere, talde kide guztiak pertsona bananduak direnez, beraien historien artean dauden berdintasun eta ez berdintasunak entzun ditzazkete eta horrela beraiek egiten dituztenekin alderatu eta hausnartu.


Hurrengo 4 saioetan, aurkezpenean dauden 4 blokeak landuko ditugu, aste bakoitzean, bloke bat.

Hauetan, pertsonen historiak, roll-playing-ak, antzerkiak eta dialogoak erabiliko ditugu lanketan.


Azkenik azken saiora iritsiaz. Honetan, Tailerrari bukaera emango diogu, lau saio hautan ikasi dutena idazteko eskatuko zaie, hausnarpen txiki modura, eta gero hasieran bezala, altuan irakurtzeko aukera emango zaie.



Comentarios

Entradas populares de este blog

ZER DIRA FAMILIA BERRERAIKIAK? Azken urte hauetan familia ereduak aldatuz joan dira, familia eredu bakarra ezagutzetik, familia eredu anitzetara pasa gara denbora gutxian. Naiz eta gaur egun oraindik familia eredu nagusiena, familia tradizionala izan arren, hau da, bikote heterosexuala seme-alabekin izan, gero eta familia anitz gehiago daude. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Eustaten datuaren arabera: Guraso bakarreko familiak (%11'8) Seme-alaba gabekoak (%18'5) Familia tradizionala (%44'4) Elkarrekin bizi diren lagunak (%3'4) Gehienbat elkarrekin bizitzea erabikitzen duten bikoteak gero eta gehiago dira, ezkontzen diren bikoteekin alderatuta. Testu honi bukaera emateko familia-eredu mota batxuk aipatuko ditut: Guraso bakarreko familia Familia tradizionala Seme-alaba gabeko familiak Familia berreraikiak Adopzio-familiak Familia homoparentalak, sexu-bereko pertsonez osatuak Ugalketa...
LIBURUAK Mis hijos y tus hijos: Crear una nueva familia y convivir con éxito (Guías Para Padres Y Madres), Suzie Hayman Bigarren harreman batean zaude eta aurreko harreman batetik seme-alabak dituzu? Agian zure seme-alabak, zure bikote berriak edo aita edo ama biologikoak zer sentitzen duten galdetzen diozu zeure buruari. Egoera berri honek erronka berri bat irudikatzen du eta laguntza bila zabiltza. Nola sortu etxe berri bat, nola ikusten dute seme-alabek bikote berria, etxean bizi ez diren gurasoekin harremana, seme berri baten etorrera edo noiz da kanpoko laguntza eskatzeko momentua. Hauek dira liburu honetan lantzen diren gaietako batzuk, bertan aholku praktikoak aurkitu ahal izango dituzu, familia berreraikien barruan sortzen diren gatazka konpontzeko, eta aldi berean afektibitate-harreman berriak sortzeko. Liburu honen laguntzaz familia berri bat eraikitzen duen pertsonak desio duena lortuko du: ez familia berreraiki bat bakarrik, familia zoriontsu bat baizik. ...