LIBURUAK
Mis hijos y tus hijos: Crear una nueva familia y convivir con éxito (Guías Para Padres Y Madres), Suzie Hayman
Bigarren harreman batean zaude eta aurreko harreman batetik seme-alabak dituzu? Agian zure seme-alabak, zure bikote berriak edo aita edo ama biologikoak zer sentitzen duten galdetzen diozu zeure buruari. Egoera berri honek erronka berri bat irudikatzen du eta laguntza bila zabiltza. Nola sortu etxe berri bat, nola ikusten dute seme-alabek bikote berria, etxean bizi ez diren gurasoekin harremana, seme berri baten etorrera edo noiz da kanpoko laguntza eskatzeko momentua. Hauek dira liburu honetan lantzen diren gaietako batzuk, bertan aholku praktikoak aurkitu ahal izango dituzu, familia berreraikien barruan sortzen diren gatazka konpontzeko, eta aldi berean afektibitate-harreman berriak sortzeko. Liburu honen laguntzaz familia berri bat eraikitzen duen pertsonak desio duena lortuko du: ez familia berreraiki bat bakarrik, familia zoriontsu bat baizik.
NUEVAS FAMILIAS. CONVIVIR CON LOS HIJOS TU PAREJA: Consejos y trucos para enfrentarse a las incidencias cotidianas que pueden minar la nueva relación familiar, Hilary Boyd
Jeloskortasun erasoaldiak eta lehiakortasuna, errudun sentimenduan eta erresumina, komunikatzeko zailtasuna… Zure bikotearen seme alabekin elkarbizitzea erroka gogorra bihurtu daiteke eta benetako odisea batean bihur daiteke, guraso bezala esperientzia eduki arren.
TUYOS, MIOS, NUESTROS: COMO REARMAR Y DISFRUTAR LA FAMILIA DESPUE S DEL DIVORCIO
Zergatik hitz egin familia berreiraikiez? Giza errealitate berri bat direlako, gero eta pisu gehiago dutenak eta familia tradizionalen eredua birplanteatzen du. Gai hauen inguruan beldurra galdu behar delako. Liburu honetan egoera, test eta ekintza planak aurki daitezke sor daitezken egoerei erantzun ahal izateko.
Beste gia eta artikulu interesgarri batzuk:
Comentarios
Publicar un comentario