Ir al contenido principal

ZER DIRA FAMILIA BERRERAIKIAK?

Azken urte hauetan familia ereduak aldatuz joan dira, familia eredu bakarra ezagutzetik,
familia eredu anitzetara pasa gara denbora gutxian.

Naiz eta gaur egun oraindik familia eredu nagusiena, familia tradizionala izan arren, hau da,
bikote heterosexuala seme-alabekin izan, gero eta familia anitz gehiago daude.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) Eustaten datuaren arabera:
  • Guraso bakarreko familiak (%11'8)

  • Seme-alaba gabekoak (%18'5)

  • Familia tradizionala (%44'4)

  • Elkarrekin bizi diren lagunak (%3'4)

  • Gehienbat elkarrekin bizitzea erabikitzen duten bikoteak gero eta gehiago dira, ezkontzen diren bikoteekin alderatuta.


Testu honi bukaera emateko familia-eredu mota batxuk aipatuko ditut:

  1. Guraso bakarreko familia

  2. Familia tradizionala

  3. Seme-alaba gabeko familiak

  4. Familia berreraikiak

  5. Adopzio-familiak

  6. Familia homoparentalak, sexu-bereko pertsonez osatuak

  7. Ugalketa lagunduaren bitartez jaiotako umeen familiak; intseminazioa, un vitro ernalketa

  8. Subrogazioaren bidez sortutako familiak

  9. Etorkinen familiak.


Blog honetan gure helburua familia berreraikien errealitatea gertuagotik ezagutzea
eta familia berri hauetan sor daitezken arazoei aurre egitea.
Horretarako lehenengo familia berreraikiak zer diren ezagutu behar dugu:

Familia-nukleoak sailkatu ahal dira baita abiapuntuaren arabera ere, baldin badatoz
kideak jatorrizko familiatik, galerarik jasan duten nukleoetatik edo lehenagoko familia edo
nukleo batetik. Halatan, hiru nukleo-mota genituzke: Jatorrizko nukleoak,
bi ezkontideak elkarrekin lehen aldiz ezkonduta daudenean, elkarrekin bizi direnean eta, halaber,
seme-alabarik izanez gero, bienak direnean (Ezkondutakoen jatorrizko nukleoak);
edo, bizikideak diren ezkongabeak badira lehenengo aldiz elkartuak,
azken bi baldintzak ere gertatzen badira (Ezkongabeen jatorrizko nukleoak).

Nukleo hautsiak, gurasobakar direnak, bai alargundu direlako aita edo
ama (Nukleo hautsiak alarguntzaz), bai banantze bat izan delako, zeinagatik aitak edo amak
alargunarena ez den beste egoera zibil bat duten (Nukleo hautsiak banantzez).

Nukleo berreraikiak, haiek zeinetan bi ezkontideak ezkonduta dauden bigarren aldiz
eta ekarri ahal duten nukleora aurreko ezkontzatiko seme-alabarik (Ezkontza-nukleo berreraikiak);
edo haiek osatuak izan ahal direnak bigarren aldiz elkarturiko bizikideez,
non gainera egon ahal den guraso bakar baten seme-alabarik (Elkartze-nukleo berreraikiak).

Comentarios

Entradas populares de este blog

Tailerrak

FAMILIENTZAKO SENTSIBILIZAZIO TAILERRAK Familiei zuzendutako sentsibilizazio tailerrak Familia berreraikien inguruko informazioa zabaldu eta sentsibilizazioa lantzeko helburua du. Familia eredu mota honek adingabekoaren ikuspuntutik familiaren bitan banatzea dakar, hala nola heldu ezberdinen irudi garrantzitsuen agerpena, beraien gurasoen bikote berria adibidez, eta hauek adingabeen testuinguruan leku berri bat bilatu beharko dute. Azken finean familia eredu eraldaketa suposatuko du, familia funtzionanmetu berri batekin, familia tradizionalaren ezberdina, eta honek gatazkak sor ditzake. Tailer hauek hiru orduko formakuntzak izango dira eta bertan gai ezberdinak landuko dira. Tailerrean landuko diren gai orokorrak: Familiaren azalpena, zer den, funtzioak, familia bizi-zikloa Kontzeptuen argibidea Familia ereduen bilakaera. Familia berreraikiak Zailtasunak, galeraren gainditzea, dolua, familia berrantolaketa Seme-alaben ikuspuntua. Zer sentitzen/behar dute? Gatazken zerga...

Banantzea lantzen

Gero eta banantze eta dibortzio gehiago gertatzen dira gure inguruan. Kasu bakoitza desberdina bada ere, prozesua orokorrean zaila izaten da, eta batzuetan mingarria ere bai, bai helduentzat, baita umeentzat ere.  Egoera horrek estresa eta sufrimendua dakarkie familiako kide guztiei.  Hori kontuan hartuta antolatu dugu tailer hau; bertan gai hauek landuko ditugu:  1. blokea:  Banantzea, pauso onuragarria • Banantzeari kutsu negatiboa kendu. • Nola bizi dut banantzea bikotekide bezala?  • Banantzea prestatu.  • Nola eman albistea?  2. blokea: Haurraren sentimenduak banantzearen aurrean • Adinaren arabera, nola sentituko da?  • Egiten ditugun akats nagusiak.  • Zer egin eta zer ez egin? 3. blokea: Haurrekin banantzea kudeatzen  • Haurrak prestatu.  • Haurren autoestimua landu.  • Haurraren emozioak kudeatu.  4. blokea: Komunikazioa zaindu; komunika...
LIBURUAK Mis hijos y tus hijos: Crear una nueva familia y convivir con éxito (Guías Para Padres Y Madres), Suzie Hayman Bigarren harreman batean zaude eta aurreko harreman batetik seme-alabak dituzu? Agian zure seme-alabak, zure bikote berriak edo aita edo ama biologikoak zer sentitzen duten galdetzen diozu zeure buruari. Egoera berri honek erronka berri bat irudikatzen du eta laguntza bila zabiltza. Nola sortu etxe berri bat, nola ikusten dute seme-alabek bikote berria, etxean bizi ez diren gurasoekin harremana, seme berri baten etorrera edo noiz da kanpoko laguntza eskatzeko momentua. Hauek dira liburu honetan lantzen diren gaietako batzuk, bertan aholku praktikoak aurkitu ahal izango dituzu, familia berreraikien barruan sortzen diren gatazka konpontzeko, eta aldi berean afektibitate-harreman berriak sortzeko. Liburu honen laguntzaz familia berri bat eraikitzen duen pertsonak desio duena lortuko du: ez familia berreraiki bat bakarrik, familia zoriontsu bat baizik. ...